Espainiak beteko du Europar Batasuneko Kontseiluaren txandakako presidentetza, 2023ko uztailaren 1etik abenduaren 31ra. Hori dela eta, bigarren seihileko horretan, Kontseiluaren eraikinek Rocío Asensi-ren eta re-create Studio-ren esku-hartze artistikoa agertuko dute. Horren bidez, Europar Batasuna herritarrengana hurbildu nahi da, horretaz jabetu dadin.
Lan irabazleak indar eta bizitasun kontakizun bat sortzen du, Europaren trantsizio energetikorako konpromiso politikoari lotua. Epaimahaiaren iritziz, Rocío Asensiren eta re-create Studio-ren baterako proposamena “instalazio soila eta zuzena” da, eta “gogorarazteko gaitasun aparta” izateagatik nabarmentzen da.