“Herritarrengandik hurbilago dagoen Europa” lehentasun bat da Europako INTERREG-POCTEFA 2021-2027 programaren lurralde lankidetzarako estrategian. Enplegua, mugikortasuna eta eleaniztasuna dira mendebaldeko eremu funtzionalean 2023tik aurrera programatutako proiektuen ardatz estrategikoak.
Abenduaren 21era arte, mendebaldeko eremu funtzionaleko mugaz gaindiko herritarrek inkestan parte hartzeko aukera dute, lurralde estrategiaren ildo nagusiei buruzko iritzia emateko. Haien parte-hartzea funtsezkoa da lehen eskutik jakiteko, mugaz gaindiko herritarren iritziz, zer behar dauden eta zein izan beharko liratekeen enpleguari, mugikortasunari eta eleaniztasunari lotutako alderdien inguruan jarduteko lehentasunak; izan ere, jarduketa eremu horiek lehentasunezkoak dira mendebaldeko lurralde funtzionalerako.