Europako Inbertsio Bankuak (EIB), Espainiako COTEC Fundazioak eta Oliver Wyman-en aholkularitzak azterlan bat egin dute, Espainiako ETEak digitalizatzea eragozten ari diren oztopoak identifikatzeko eta oztopo horien eragina murrizteko gomendioak iradokitzeko
Oro har, Espainiako ETE askok ez dituzte digitalizaziorako behar diren tresnak eta gaitasunak, eta ez dute hurrengo hiru urteetan inbertitzeko asmorik. Finantzaketa ez da izan ETEak digitalizatzeko arazo nagusia, baina oraindik badago zer hobetu, Espainiako ETEak neurri handi batean banku finantzaketaren mende baitaude.