Nafarroako Gobernuak Agoizko epaitegietako obren egoeraren berri eman die eragile juridikoei, baita Next Generation funts europarren bidez Foru Komunitatera iritsiko den inbertsioaren berri ere
Nafarroako Justizia Kontseiluak bilera egin du gaur goizean, Eduardo Santos Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariaren lehendakaritzapean, Foru Komunitateko Justizia zerbitzu publikoan azken hilabeteetan egin diren aurrerapenak ezagutzeko.