Batzordeak hainbat aukera aurkeztu dizkie estatu kideei, Errusiak Ukrainiako gerran egindako basakerien eta krimenen kontuak eman ditzan bermatzeko.
Batzordeak proposatzen du egitura berri bat sortzea aktibo publiko errusiar izoztuak eta ibilgetuak kudeatzeko, inbertitzeko eta etekinak Ukrainara bideratzeko. Batzordea, Nazioarteko Zigor Gortearen lana babesteari utzi gabe, prest dago nazioarteko komunitatearekin lankidetzan aritzeko Errusiako eraso-krimena ikertzeko eta epaitzeko asmoz nazioarteko auzitegi ad hoc bat edo auzitegi “hibrido” espezializatu bat sortzeko.
Hori dela eta, Batzordeak beste aukera batzuk proposatzen ditu justizia egiten dela bermatzeko:
- Nazioarteko auzitegi berezi independente bat, tratatu aldeaniztun batean oinarritua, edo
- Auzitegi espezializatu bat sor liteke, nazioarteko epaileak dituen sistema judizial nazional batean integratua: auzitegi hibrido bat.
Bi aukeretarako, funtsezkoa litzateke Nazio Batuen babes sendoa.