2 edo 3 ikasleko talde txikiak 40 irakaslek artatuko dituzte 8-10 astez, COVID-19 pandemiak eragindako ondorioak arintzeko

Carlos Gimeno Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak eta María Milagros Paniagua San Martín Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioko Gizarteratzeko eta Gizarte Aurreikuspeneko Helburu eta Politiken idazkari nagusiak hitzarmen bat sinatu dute gaur goizean, Nafarroan gizarteratzeko programa pilotu bat abian jartzeko. Horren arabera, Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera (GG) eta/edo errenta bermatua jasotzen duten familiei matematiketan online tutoretzak eskainiko zaizkie; Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako eta Bigarren Hezkuntzako (10-14 urte) 1. eta 2. mailetako (10-14 urte) 2.850 izango dira onuradunak.

Gehiago irakurri