Europako Parlamentuak, Kontseiluak eta Batzordeak informazio-ekitaldi bat antolatu dute gaur, ostirala, abenduak 2, Europaren Etorkizunari buruzko Konferentziaren jarraipenaren esparruan

Ekitaldiak aukera emanen die hiru erakundeei Konferentziatik eratorritako proposamenen jarraipena nola egiten ari diren azaltzeko, eta aukera emanen die Europako paneletan parte hartu zuten herritarrekin ikuspegiak trukatzeko, baita panel nazionaletako eta ekitaldi nazionaletako ordezkariekin ere.

Konferentzia amaitu zenetik, hiru erakundeek lan egin dute Konferentziaren proposamenak bideratzeko konpromisoa betetzeko. Beren eskumenen arabera ekin diote betearazpen- eta jarraipen-prozesuari, EBren tratatuen arabera.

Gehiago irakurri