Batzordeak Europako superordenagailu baten eredua inauguratu zuen azaroaren 25ean, ostirala, Europako Errendimendu Handiko Informatikako Enpresa Amankomunarekin (EuroHPC enpresa amankomuna), Italiako Unibertsitate eta Ikerketa Ministerioarekin eta CINECA partzuergoarekin batera: LEONARDO, Boloniako teknopoloan kokatua (Italia).
LEONARDO mundu mailako superkonputazio sistema bat da, Europan garatu eta muntatu dena. Erabat operatiboa denean, 250 petaflop inguruko konputazio ahalmena izanen du (250 000 bilioi kalkulu segundoko). Gaur egun, LEONARDO munduko laugarren superordenagailu ahaltsuena da. 120 milioi euroko baterako inbertsioa da; inbertsioaren erdia Batzordeak ordaindu du, eta beste erdia, aldiz, Italiako Unibertsitate eta Ikerketa Ministerioak eta CINECA partzuergoak, zeina EuroHPCn parte hartzen duten bost herrialdek osatzen baitute (Austria, Grezia, Hungaria, Eslovakia eta Eslovenia).