Batzordeak irekita dauka jada 2023ko Europako Bauhaus Berriaren sarietarako hautagaitzen aurkezpena. EBko estatu kide guztietako hiru mila hautagaitza baino gehiago jaso zituzten azken bi edizioek arrakasta izan ondoren, 2023ko lehiaketak hamabost ekimen eredugarri sarituko ditu, jasangarritasuna, estetika eta inklusibitatea lotuz, Europako Bauhaus Berriaren funtsezko hiru balioak. Gaitasunen Europako Urtea dela-eta, aurtengo edizioak hezkuntzari eta ikaskuntzari buruzko atal bat izanen du. Lehenengo aldiz, Mendebaldeko Balkanetako proiektu eta ideien hautagaitzak ere onartuko ditugu. Iaz bezala, sari espezifikoak emanen zaizkie hogeita hamar urtetik beherakoei. Deialdia 2023ko urtarrilaren 31ra arte egonen da zabalik, 19: 00etan (Europako ordu nagusia).
Nazionalitate eta jatorri guztietako hautagaitzak hartuko dira kontuan, baldin eta haien ideiak eta proiektuak EBn edo Mendebaldeko Balkanetan gauzatzen badira. Hautagaitzak EOAren sarien webgune ofizialaren bidez aurkeztu behar dira.