Batzordeak Kontseiluari eskatzen dio luzamendurik gabe har ditzala behar diren erabakiak Bulgariak, Errumaniak eta Kroaziak Schengen eremuan parte har dezaten. Gaur onartutako komunikazio batean, Batzordeak Schengengo arauak aplikatzean hiru estatu kide horiek lortutakoak aztertu ditu.
Urteetan zehar, estatu kide horiek nabarmen lagundu dute Schengen eremuaren funtzionamendu egokian, baita pandemian ere, eta, berriki, Ukrainako gerraren aurrekaririk gabeko ondorioei aurre egin behar izan dietenean. Hiru herrialde horiek gaur egun Schengengo arauen zati bat bete behar duten arren, estatu kide horien barneko mugako kontrolak ez dira ezabatu, eta, beraz, ez dituzte barne kontrolik gabeko Schengen eremuko kide izateak dakartzan onura guztiak. Schengen eremuko kide osoa izatea behar-beharrezkoa da estatu kide horientzat, eta bidea eman behar zaie, baldintza guztiak betetzen baitituzte.