Batzordeak pozik hartu du lurrindutako tabako-produktu berotuen debekua indarrean sartzea. Debeku hori tabako-produktu horien salmentek EB osoan izan duten gorakada nabarmenari zor zaio, eta Minbiziaren aurkako Europako Planean ezarritako helburua lortzen lagunduko du: «tabakorik gabeko belaunaldi» baterantz aurrera egitea, hemendik 2040ra bitartean tabako-kontsumitzaileen kopurua EBko biztanleriaren % 5 baino gutxiagora murriztu dadin.

Estatu kideek zortzi hilabete dituzte orain zuzentarau delegatua beren legeria nazionalera ekartzeko. Arau berriak guztiz aplikagarriak izanen dira 2023ko urriaren 23tik aurrera, hiru hilabeteko trantsizio aldia amaitu ondoren, lurrindutako tabako-produktu berotuen egungo izakinak agortzeko.

EBk gai honen inguruan egiten duen lanari buruzko informazio gehiago