Batzordeak ontziei buruzko arau berriak proposatu ditu EB osorako, hondakin-iturri gero eta handiagoari eta kontsumitzaileen frustrazioari aurre egiteko.
Kontsumitzen duten pertsonei begira, ontzi berrerabilgarrien aukerak izatea eta beharrezkoa ez den ontziratzeari amaiera ematea ahalbidetuko dute, gehiegizko ontziratzea mugatuko dute eta etiketei argitasuna emanen diete, birziklatze egoki baten lagungarri. Industriari begira, negozio-aukera berriak sortuko dituzte, batez ere enpresa txikienentzat, material birjinen beharrak murriztuko dituzte, Europaren birziklatze-gaitasuna suspertuko dute eta lehen mailako baliabideekiko eta kanpo-hornitzaileekiko mendekotasuna murriztuko dute. Ontziratze-sektorea 2050ean klima-neutraltasunerako bidean kokatuko dute.
Jatorri biologiko, konpostagarri eta biodegradagarriko plastikoei buruzko argitasuna ere ematen du Batzordeak; izan ere, plastiko horiek ingurumenaren ikuspegitik benetan onuragarriak diren aplikazioak zehazten ditu, bai eta nola diseinatu, ezabatu eta birziklatu behar diren ere.