Europako Batzordeak Europa Elkarreragileari buruzko Erregelamendu proposamena eta horrekin batera doan komunikazioa onartu ditu, Europa osoko sektore publikoan mugaz gaindiko elkarreragingarritasuna eta lankidetza indartzeko. Herritarrei eta enpresei zerbitzu publiko eraginkorragoak ematen lagunduko die EBri eta estatu kideei, eta datu-fluxu fidagarriak babestuko ditu.

Kostuak aurrezten ere lagunduko du, kalkulatzen baita mugaz gaindiko elkarreragingarritasunak 5,5 eta 6,3 milioi euro arteko aurrezpena ekar diezaiekeela herritarrei, eta 5.700 eta 19.200 milioi artekoa administrazio publikoekin lan egiten duten enpresei.

Irakurri gehiago