Europako Batzordeak emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei laguntzeko telefono-lineen zenbaki harmonizatua ezarri du EB osorako: 116 016

Indarkeriaren biktima diren emakumeek zenbaki horretara deitzen ahalko dute EB osoan, aholkularitza eta babesa lortzeko. Orain arte, 15 estatu kidek konpromisoa hartu dute emakumeen aurkako indarkeriaren biktimentzako egungo laguntza-telefonoa zenbaki horrekin lotzeko. Estatu kideek EBko zenbaki komuna erreserbatzeko epea 2023ko apirilaren azkenean amaitzen da, laguntza-telefono nazionaletara konektatzeko.

Irakurri gehiago