Mikel Irujo kontseilariak aplikazioaren funtzionamenduari buruzko erakustaldi batean parte hartu du gaur, bertan enpresa publikoak bi zuhaitz landatu eta erregistratu ditu Sarrigurengo bere egoitzaren ondoan

Tracasa Globalek MapMyTree web-aplikazioa garatu du Europako Batzordeko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiarentzat. Horren bidez, Europako edozein pertsonak edo erakundek landatzen dituen zuhaitzen berri eman eta erregistratu dezake, mapa batean geoerreferentziatu eta landaketa bakoitzari buruzko informazio garrantzitsuena gehituz. Garapen-prozesuan, Europako Ingurumen Agentziaren laguntza izan du, tresna berria administratzen baitu.

Gehiago irakurri