Funtzionamendu-hobekuntzak ekarriko ditu horrek protokoloen arabera, eta asistentzia-kalitatearen aintzatespena eta bermea ere bai
Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Iktusaren Unitateak Europako Iktus Erakundearen akreditazioa eskuratu du, neurologiaren nazioarteko arloan ospetsuenetariko bat den elkartearena. Modu horretan, NOU estatuan kredentzial hori ere baduten puntako iktus unitateekin batzen da.