Dagoeneko indarrean da Zerbitzu Digitalen Legea (DSA), zeinak barnean baititu EBk lineako ingurune seguruago eta arduratsuago baterako ezarri dituen arau erabakigarriak
Zerbitzu Digitalen Legea kontsumitzaileak ondasunekin, zerbitzuekin edo edukiekin lotzen dituzten zerbitzu digital guztiei aplikatzen zaie. Betebehar berri eta zehatzak sortzen ditu, lineako plataformek kalteak murriztu eta lineako arriskuei aurre egin diezaieten; halaber, lineako erabiltzaileen eskubideak gogor babesten ditu, eta plataforma digitalak gardentasun eta erantzukizun esparru bakar batean kokatzen ditu. EBren arau multzo bakar eta uniforme gisa diseinatuta, erabiltzaileei babes berriak eta enpresei segurtasun juridikoa eskainiko dizkie merkatu bakar osoan. Zerbitzu Digitalen Legea tresna arautzaile aitzindaria da mundu osoan, eta nazioarteko erreferentzia bat ezartzen du lineako bitartekarien ikuspegi arautzaile baterako.