Europar Batasunean nekazaritzarako etapa berri bat zabaltzear gaude, Nekazaritza Politika Erkide (NPE) berria 2023ko urtarrilaren 1ean jarriko baita indarrean EBko 27 estatuetan. Nekazaritza Politika Bateratu berrirako, herrialde bakoitzak bere plan estrategiko nazionala prestatu du, azaltzeko nola ezarriko dituen NPEaren elementuak 2023tik 2027ra artean

NPE berriaren gakoen artean dago nekazaritza ekologikoagoa, berritzaileagoa eta ingurumen-inpaktu txikiagokoa lortzea. Europako Batzordearen Madrilgo Ordezkaritzan 2022ko azaroaren 23rako antolatuko dugun konferentzian, Espainiako nekazaritzak epe laburrean eta ertainean izanen dituen aukerei eta erronkei buruz eztabaidatuko dugu, jasangarritasuna eta berrikuntza oinarri harturik.

Paneletako batean, Natalia Bellostas Muguerza nekazaritza-ingeniariak hartu du parte, Nafarroako Gobernuko NNafarroako Nekazaritzako Elikagaien Teknologien eta Azpiegituren Institutuko (INTIA) zuzendari kudeatzailea baita. Gai hau landuko da: “Berrikuntza da nekazaritzako jasangarritasuna sustatzeko funtsezko faktorea”.

Streaming-esteka

Gehiago jakiteko