Batzordeak «EBko algen sektore sendo eta iraunkor baterantz» izeneko komunikazioa onetsi du, Europar Batasunean algen potentziala aprobetxatzeko ekimen aitzindaria.
Komunikazioak hogeita hiru ekintza proposatzen ditu, industria hori sektore sendo, iraunkor eta birsortzaile bihurtzeko, zeina gai izanen baita EBko eskari gero eta handiagoari erantzuteko. EB da munduko itsas algen inportatzaile garrantzitsuenetako bat, eta espero da eskaria 9.000 milioi eurokoa izatea 2030ean, batez ere elikagaien, kosmetikoen, farmazia produktuen eta energia ekoizpenaren sektoreetan.