Estatu kideek, Europako Parlamentuak eta Batzordeak hamarkada digitalerako eskubide eta printzipio digitalei buruzko Europako adierazpena negoziatu dute. Adierazpenaren bidez, Europako balioak sustatu nahi dira eraldaketa digitalaren esparruan eta, horretarako, pertsonei lehentasuna emanen zaie. Izan ere, teknologia digitalak mesede egin behar die pertsonei, enpresei eta gizarte osoari.

Adierazpenean bildutako printzipioek, halaber, politiken arduradunak gidatu behar dituzte eraldaketa digitalaren ikuskerari buruz hausnartzen dutenean: pertsonak eraldaketa digitalaren erdigunean kokatzea, elkartasuna eta integrazioa babestea, konektibitatea, hezkuntza, prestakuntza eta gaitasun digitalak bermatzea, bai eta lineako zerbitzu digitaletarako sarbidea ematea ere. Adierazpenak azpimarratzen du aukeratzeko askatasunak garrantzi handia duela algoritmoekiko eta adimen artifizialeko sistemekiko interakzioan, bai eta bidezko ingurune digital batean ere. Halaber, ingurune digitalean segurtasuna eta babesa areagotzeko deia egiten du; bereziki, haur eta gazteak babestu behar dira. Estatu kideek, Parlamentuak eta Batzordeak teknologia jasangarriak prestatzen eta erabiltzen laguntzeko konpromisoa ere hartu dute.

Gehiago irakurri