Irujo Kontseilariak “Beste Turismo baterako Erronkak eta Aukerak” inauguratu du, Next Generation EB funtsei buruzko jardunaldi profesionala
Nafarroako turismo-sektoreko 150 ordezkarik parte hartu dute Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiak antolatutako jardunaldi profesional batean, Next Generation funts europarrek turismo iraunkorra sustatzeko ematen dituzten aukerei buruz. Jardunaldia streaming bidez eskaini da eta eskuragarri dago Turismoko YouTube kanalean.