Gaur, azaroak 14, Nicolas Schmit Enpleguko eta Eskubide Sozialetako komisarioak parte hartuko du Laneko Segurtasun eta Osasuneko Europako Agentziak (EU-OSHA) antolatu duen «Lan osasungarriak» goi bileran, Bilbon. Topaketa horretan bi urtean behingo kanpainaren emaitzak aztertuko dira: “Lan osasungarriak: kargak nola arindu”, arreta jartzen duena Europar Batasuneko bost langiletik ia hiruri eragiten dieten lan jatorriko arazo muskulueskeletikoen prebentzioan.

Komisarioak inaugurazio saioan parte hartuko du, honako hauekin batera: Yolanda Díaz Pérez, Espainiako presidenteordea eta Laneko eta Ekonomia Sozialeko ministroa; Kateřina Štěpánková, Txekiar Errepublikako Lan eta Gizarte Gaietako ministroordea, EBko Kontseiluko Txekiar Errepublikako presidentetzaren izenean; Idoia Mendia Cueva, Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakariordea eta Lan eta Enpleguko sailburua; eta Dragovoulu Pîslaru, Europako Parlamentuko Enplegu eta Gizarte Gaietako Batzordeko burua. 

Gehiago jakiteko