“Gen Erasmus” saioak bost kapitulu ditu, eta horietako bakoitzean Europako hiri bat agertzen da, eta amaieran eztabaida dago Bruselako sei eurodiputaturekin.

Saioa Erasmus programaren 35. urteurrena eta 2022ko Gazteriaren Europako Urtea dela-eta ekoitzi da, eta azaroaren 15ean estreinatuko da, asteartean, RTVEren Playz plataforman eta Youtubeko kanalean, Europako gazteek pandemiaren ondoren izanen duten garrantzia ikusarazteko, Europako nortasuna ospatzeko eta gazteekin konektatzeko.

Europako bost hiritan grabatutako 30 minutu inguruko bost kapituluez gain, saioaren amaieran Inés Hernandek Europako Parlamentuan (Brusela) moderatutako eztabaida bat egonen da, Espainiako hainbat alderdi politikotako sei eurodiputaturekin.

Saioaren aurrerakina hemen ikus daiteke.