Finantza laguntza egonkor, erregular eta aurreikusgarri horrek –batez beste, 1.500 milioi euro hilean– lagunduko du Ukrainak 2023an epe laburrera izanen dituen finantzaketa beharren zati handi bat estaltzen
Pakete horri esker, Ukrainak jarraitzen ahalko du soldatak eta pentsioak ordaintzen eta oinarrizko zerbitzu publikoei eusten, hala nola ospitaleei, eskolei eta birkokatutako pertsonentzako etxebizitzei. Horrez gain, Ukrainari aukera emanen dio egonkortasun makroekonomikoa bermatzeko eta Errusiak eraso gerran suntsitutako azpiegitura kritikoak leheneratzeko, hala nola energia azpiegiturak, ur sistemak, garraio sareak, errepideak eta zubiak.