Batzordeak lege proposamen bat onetsi du gaur, eurotan egindako berehalako ordainketak jartzeko EBn eta EEEko herrialdeetan banku kontu baten titular diren herritar eta enpresa guztien eskura. Proposamenaren helburua da bermatzea eurotan egiten diren berehalako ordainketak eskuragarriak eta seguruak izanen direla eta EB osoan arazorik gabe tramitatzen ahalko direla.
Berehalako ordainketei esker, herritarrek edozein unetan eta edozein egunetan transferitu dezakete dirua hamar segundoan. Sistema hori transferentzia tradizionalak baino askoz azkarragoa da; izan ere, ordainketa zerbitzuen hornitzaileek lanorduetan bakarrik jasotzen dituzte transferentzia tradizionalak, eta onuradunen kontura hurrengo egun baliodunean iristen dira; guztira, hiru egun har ditzake prozesu osoak.