Laguntzak MOVES III programan, NextGenerationEB funtsetan, sartzen dira, 2023ko abenduaren 31ra arte eskatu ahal izango dira, eta Nafarroako Gobernuaren zerga-kenkariekin osagarriak dira
Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak, Industria, Energia eta S4 Proiektu Estrategikoetako Zuzendaritza Nagusiaren bidez, Mugikortasun Eraginkor eta Iraunkorrerako Pizgarrien Programako (Moves III) azken emakidak egin ditu. Programa horren helburua da ibilgailu elektrikoa erabiltzea eta berriz kargatzeko puntuak instalatzea sustatzea. Jarduera honetan, guztira 9.382.711 euroko diru-laguntza eman da.