EBk ahalegin handiagoa eta zehatza bultzatuko du mundu osoan, klimaren eta biodibertsitatearen krisi interkonektatuei aurre egiteko, eta antzeko eragileekin lan eginen du emaitza ona bermatzeko, bai azaroan egiten ari den Klima Aldaketari buruzko Konferentzian (CP27), bai Dibertsitate Biologikoari buruzko abenduko Konferentzian (CP15).

Klimari buruzko CP27ren negoziazioetan, EBk asmo eta ekintza handiagoen alde lan eginen du hamarkada kritiko honetan, bereziki honako hauen bidez:

  • klima-aldaketa arintzeko lan-programa bat abian jartzea, eta eraginkortasunik gabeko erregai fosilei ematen zaizkien dirulaguntzak amaitzeko ahaleginak egitea
  • ikatzaren erabilera pixkanaka murriztea
  • metano emisioak murriztea
  • helburuak 1,5° C-ko jomugarekin lerrokatzea

Gehiago irakurri