Espainiak 15,8 milioi euro gehiago jasoko ditu REACT-EBren esparruan. Zenbateko horretatik, Nafarroako Foru Komunitateak 4,8 milioi euro jasoko ditu, lana aurkitzeko zailtasunak dituzten langabeen lanbide heziketa sustatzeko. Halaber, funtsak esleituko dira pertsona horien eta desgaitasuna dutenen kontratazioa sustatzeko, eta, tailerren eta aholkularitza profesionalaren bidez, laguntza emanen zaie enpresaburuei eta sortzen ari diren enpresei, bereziki gazteek sortutakoei.

Batzordeak 2.500 milioi euro eman dizkio dagoeneko Espainiari, REACT-EBren esparruan. 2021ean, REACT-EBk 40.000 milioi euro esleitu zizkien estatu kideei, pandemiaren ondoren suspertzen laguntzeko, trantsizio digitalean eta ekologikoan inbertitzeko eta, 2022tik aurrera, Ukrainako gerratik ihes egiten duten pertsonak hartzeko eta integratzeko.

Gehiago irakurri