Batzordeak erregelamendu proposamen bat onetsi du, iraupen laburreko ostatuen alokairuaren eremuan gardentasuna areagotzeko eta agintaritza publikoei garapen orekatua bermatzen laguntzeko, turismoaren sektorearen jasangarritasunaren elementua den aldetik
Iraupen laburreko ostatuen erreserbek abantailak ematen dizkiete anfitrioiei eta turistei, baina kezka sor dezakete tokiko komunitate batzuetan, adibidez, arrazoizko prezioa duten etxebizitzen eskasia badago. Arau berriek anfitrioien eta lineako plataformen datu bilketa eta trukea hobetuko dituzte. Era berean, oinarria izanen da tokiko politika eraginkor eta proportzionatuak egiteko, iraupen laburreko ostatuak alokatzeko sektorearen erronkei eta aukerei aurre egin ahal izateko.