Irujo, Ollo eta Gomez kontseilariak Nafarroa Zirkular topaketan parte hartu dute. Topaketak aliantzan parte hartzen duten agenteak biltzen ditu, lankidetza publiko-pribatuaren bidez enpresetan zirkulartasuna txertatzeko
Nafarroako Gobernuak 2022ko Ekonomia Zirkularreko Enpresen Katalogoa aurkeztu du gaur, Navarra Zirkular enpresa-topaketaren esparruan. Bertan, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilari Mikel Irujok, Herritarrekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilari Itziar Gomezek parte hartu dute, lankidetza publiko-pribatuaren bidez zirkulartasuna enpresetan integratzea sustatzeko aliantzan inplikatutako beste eragile batzuekin batera.