2022ko azaroaren 30a eta abenduaren 1a

09:00-11:30

Web mintegi horri esker, branding-az, gai publikoez, marketin komunikazioez edo community engagement delakoaz arduratzen diren profesionalek kanpaina oso eta eraginkorra planifikatu, gauzatu eta ebaluatzen ahalko dute komunikabide sozialetan, beren agentzia, erakunde, programa eta Europako proiektuetarako.

Komunikazioak funtsezko zeregina betetzen du egungo munduan, eta loturak sortzeko faktorea ere bada: teknologiaren transferentzia ahalbidetzen du, eta berrikuntzak finantzaketarekin lotzen ditu, enpresak bezeroekin edo arduradun politikoak gizarte zibilarekin. EBk onetsi egiten du komunikazioa oso garrantzitsua dela, eta, horregatik, nahitaezkoa da komunikazio lanerako pakete xehatu bat txertatzea EBk finantzatutako proiektu guztietan. Ikastaro honek orientabideak emanen dizkie parte-hartzaileei EBk emandako proiektuetan komunikazioa eraginkortasunez diseinatu eta kudeatzeko moduari buruz.

Aholkularia: Ramón Vila, Vision Communication Consultancy enpresako zuzendaria

EMAN IZENA HEMEN

Programaren esteka