Batzordeak “Trantsizio berdearen pertzepzio bidezkoak” izeneko Eurobarometro berezia argitaratu du, 2022ko maiatzetik ekainera bitartean egindako inkesta batean oinarrituta.

Inkestak ondorioztatzen duenez, europar gehienek –inkestatutako hamar pertsonatik ia bederatzik (% 88)– uste dute trantsizio ekologikoak ez duela inor atzean utzi behar, eta gehienek (% 77) jarduteko erantzukizun pertsonala sentitzen dute.

Europarren % 50ek uste dute EB nahikoa egiten ari dela trantsizio berdea bidezkoa izanen dela bermatzeko, % 50ek gauza bera esaten dute eskualdeko, udaleko edo tokiko agintari publikoei buruz, % 47k gobernu nazionalari buruz eta % 43k uste dute enpresa sektorea nahikoa egiten ari dela.

Gehiago irakurri