Desgaitasuna duten Pertsonen Europako Egunaren 2022ko konferentzia Bruselan eginen da, 2022ko azaroaren 24an eta 25ean
Europako Batzordeak konferentzia hori antolatzen du urtero, Desgaitasunaren Europako Foroarekin lankidetzan, Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Bi eguneko ekitaldi horretan, 400 pertsona baino gehiago bilduko dira; horien artean, arduradun politikoak, goi mailako adituak eta desgaitasunaren arloko aktibistak izanen dira. Desgaitasuna duten pertsonen parte-hartze zabalak aukera ematen du haien kezkak eta asmoak entzuteko eta agintari publikoekin eta beste alderdi interesdun batzuekin hitz egiteko.