Batzordeak gaur onetsi du 2023a Gaitasunen Europako Urtea izateko proposamena, Ursula von der Leyen presidenteak Batasunaren 2022ko egoerari buruzko hitzaldian iragarri ondoren.
Trantsizio ekologikoa eta digitala aukera berriak sortzen ari dira EBko pertsonentzat eta ekonomiarentzat. Gaitasun egokiak edukitzeak gaitasuna ematen die pertsonei lan-merkatuaren aldaketei arrakastaz aurre egiteko eta gizartean eta demokrazian bete-betean parte hartzeko.
Horrek bermatuko du inor ez dela atzean geratuko eta susperraldi ekonomikoa, bai eta trantsizio ekologikoa eta digitala ere, bidezkoa eta ekitatiboa izanen dela gizarte mailan.