Eskubide Sozialetako Departamentuak, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bidez, jada 3,9 milioi euroko konpromisoa hartu du irekita jarraitzen duen deialdi baterako
Nafarroako 780 autonomo eta mikroenpresa baino gehiagok etekina atera dio jada Eskubide Sozialetako Departamentuaren Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak ateratako diru-laguntzen deialdiari, digitalizazioa eta ekonomia zirkular eta berde baterantz ekoizpen-eraldaketa errazteko. Deialdiaren barruan dagoeneko 3,9 milioi euro konprometitu dira, eta irekita jarraitzen du ekoizpen iraunkor baten alde ekintzak egiteko eskaera berriak aurkezteko.