Europako Batzordeak Espainian duen Ordezkaritzak ekitaldi hori antolatu du datorren azaroaren 23an, goizeko 9etatik aurrera, eta Europako Batzordeko Janusz Wojciechowski nekazaritza komisarioak inauguratuko du. Fernando Miranda Sotillos Nekazaritza eta Elikadurako idazkari nagusia izanen da bertan. Ekitaldi horretan parte hartuko dute administrazio orokorreko, autonomia erkidegoetako administrazioetako eta udaletako ordezkariek, nekazaritzako elikagaien sektoreko ordezkariek, nekazarien elkarteek, akademikoek eta beste erakunde batzuek.
Bertaratu ahal izateko, ezinbestekoa izanen da aldez aurretik erregistratzea esteka honen bidez:
Posta bidez baieztatuko da ekitaldian izena eman dela, gehieneko edukierara iritsi arte