Europako Espazio Agentziak (ESA) ofizialki onetsi du ARRAKIHS misioaren hautaketa; ESAren Programa Zientifikoan Espainiak gidatzen duen lehen misioa da eta 2030ean abiaraztekoa da.
Zehazki, misioa Kantabriako Fisika Institutuak (IFCA) koordinatzen du, zeina Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenaren (CSIC) eta Kantabriako Unibertsitatearen (UC) zentro mistoa baita.
Haren helburu nagusia da unibertsoko materia iluna aztertzea; izan ere, hainbat behagarri kosmologikoren arabera, materia arrunta baino bost aldiz ugariagoa izan liteke. Materia ilunaren ezaugarriak direla eta, oso zaila da zuzenean detektatzea, eta, oraingoz, haren grabitazio efektuen bidez baino ezin dugu hauteman.