Sistema energetikoak digitalizazioaren onurak hartu behar ditu. Europako Batzordeak energiaren sektorea digitalizatzen laguntzeko berriki abiarazi duen Ekintza Planari laguntzeko, Cordisen emaitza pakete bat ere argitaratu da (Komunitaterako Ikerketa eta Garapen Informazioaren Zerbitzua). Bertan aztertu da nola laguntzen ari diren EBk finantzatutako ikerketa proiektuak, irtenbide digitalek energia hornidura seguruagoa eta dibertsifikatuagoa sortzen lagun dezaten.

Digitalizazioa abian da jada EBn, berrikuntzako arlo espezifikoetara bideratutako politikekin, hala nola kontagailu adimendunen hedapenarekin eta datu-truke eraginkor eta seguruarekin. Dauden politiketan oinarrituta, Europako Batzordearen Ekintza Planak oinarriak ezarriko ditu energia sistema integratu bat sortzeko, merkatuaren interkonexio gero eta handiagoari babesa emanen diona eta, horrez gain, balio-kate digitalek eta energetikoek modu estuagoan lan egitea ahalbidetuko duena.

Gehiago irakurri