Batzordearen Ikergune Komunak Europako, Ekialde Ertaineko eta Afrika Iparraldeko baso suteei buruzko urteko txostenaren 2021eko edizioa argitaratu du gaur. Txosten horretan ondorioztatzen denez, iazko sute denboraldia izan zen EBko bigarren txarrena erretako azalerari dagokionez (2006an erregistroak hasi zirenetik), 2017ko denboraldiaren atzetik, non 10.000 km² baino gehiago erre baitziren.
Hori ikusita, badirudi 2022a are okerragoa izanen dela, eta horrela berresten da azken urteetako joera suntsitzaile kezkagarria. Izan ere, aurten 8.600 km²-ko azalera erre da. Baso suteek Europan urriaren amaierara arte kiskalitako azalera handienetako bat da, eta EBko bederatzi herrialdetan erretako azalera inoiz baino handiagoa izan da.