Agentziak foru-lurraldean duen presentziak berrikuntza eta ekintzailetza bultzatuko ditu, eta Lizarran egoteak gaikako kontzentrazioa, dibertsifikazioa eta espezializazioa bultzatuko ditu espazio-sektorearen barruan
Nafarroako Gobernuak formalki aurkeztu du Espainiako Espazio Agentziaren egoitza Lizarran izateko hautagaitza. Herria egoitza izateko hautagaitzak eskualdeko ekonomia sustatzeaz gain, Agentziari berari balioa eman nahi dio, enpresa-ingurune lehiakor batean integratzea eskainiz, I+Gren aldeko apustua egiten duen Administrazioaren laguntzarekin, erreferentziazko berrikuntza-eragile batzuen hurbiltasunarekin eta lehiakortasuna bultzatzeko beharrezkoa den lankidetza sustatuz.