Batzordeak arau zorrotzagoak proposatu ditu inguruneko airearen kutsatzaileei, lurrazaleko eta lurpeko urei eta hiriko hondakin uren tratamenduari buruz
Indarrean dagoen legeriatik ateratako irakaspenak aprobetxatuz, Batzordeak proposatu du, batetik, baimentzen diren kutsatzaile mailak baino gogorragoak ezartzea, eta, bestetik, horien aplikazioa hobetzea, halako moduan non kutsadura murrizteko helburuak maizago beteko diren. Proposamen horiek aurrerapauso garrantzitsua dira Europako Itun Berdearen helburu honetarako: hemendik 2050era bitartean kutsadurarik gabeko ingurumena lortzea. Halaber, Europaren Etorkizunari buruzko Konferentzian adierazitako eskaera zehatzei erantzuten diete.