Batzordeak irakasleentzako jarraibide etiko batzuk argitaratu zituen atzo, adimen artifiziala (AA) eta datuak irakaskuntzan eta ikaskuntzan erabiltzeari buruzkoak
Jarraibideek iradokitzen dute nola erabili AA ikastetxeetan, irakasleei eta ikasleei irakatsi eta ikasteko jardueran laguntzeko, bai eta hezkuntza esparruko administrazio lanak babesteko ere. Jarraibide horiek Hezkuntza Digitaleko Ekintza Planaren (2021-2027) parte dira, eta Batzordeko aditu talde batek prestatu ditu; talde horretan biltzen dira hezkuntzaren eta prestakuntzaren arloko, unibertsitateetako, sektore pribatuetako eta nazioarteko erakundeetako profesional ugari.