Foru Exekutiboak arlo horretan burututako politika publikoak direla-eta, Nafarroako hiriburua hautatu dute ekitaldiaren anfitrioi
Justizia Errestauratiboaren Europako Foroak Iruña hautatu du Nazioarteko hurrengo Sinposioaren egoitza gisa. Hain zuzen ere, Nafarroako hiriburuan egingo da, 2023ko ekainaren 22an eta 23an, gatazkak justizia errestauratiboaren bidez eta arlo ezberdinetan bitartekaritza-lanak eginda ebaztea sustatzeko eta hedatzeko Europako erakunde garrantzitsuenaren bi urteko hitzorduan.