Lurralde Kohesioak jendaurrean jarri du behin-behineko proiektua, eta hori garatzeko 900.000 inguruko inbertsioa Europako Next Generation funtsen bidez finantzatuko da

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Herri Lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Irunberriko alda-geltokia eraikitzeko proiektua onartu du. Horretarako, 900.000 euro inguruko inbertsioa Europako Next Generation funtsen bidez finantzatuko da. Zerbitzu berriari esker, bi autobus eta taxi bat aldi berean aparkatu ahal izango dira, eta Irunberriko hirigunean kokatuko da. Era horretan, bide-segurtasuna hobetzea eta inguruan garraioa izatea bultzatuko da.

Gehiago irakurri