Planaren helburua da leku horretan Europako zentro kultural bat sortzea, herritarrak sentsibilizatzeko eta hezteko, Frantziako, Espainiako, Alemaniako eta Portugalgo ordezkariak dituen gobernantza-sistemarekin

Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria Paun izan da aste honetan, Gurs-eko iheslarien esparrua balorizatzeko nazioarteko zuzendaritza-batzordearen bileran. Bertan, Bearneren koordinaziopean, Akitania Berriko eskualdeak, Pirinio Atlantikoetako Departamentuak eta Frantziako Estatuak berak hartzen dute parte.

Gehiago irakurri