EBk elektrizitatearen % 12 sortu zuen 2022ko maiatzetik abuztura bitartean, eguzki energiari esker, eta % 13, energia eolikoari esker; inoiz ez bezalako zifrak dira. Gainera, estatu kide guztiek neurriak ezarri dituzte, energiaren prezioen igoerari aurre egiteko. Horiek dira Energiaren Batasunaren 2022ko egoerari buruzko txostenaren ondorioetako batzuk. Txosten hori Europako Batzordeak argitaratu du, eta bi alderdi aztertzen ditu: batetik, energiaren sektoreak izan dituen erronkak; eta, bestetik, Europako epe laburreko arazoei eta epe luzerako klima helburuei aurre egiteko azken urtean egin diren aurrerapenak. Zehazki, zazpigarren edizioak aztertzen du zer erantzun eman dion EBren energia politikak egungo energia krisiari.