Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako ministro Raquel Sánchezek Estatuko Errepide Sarearen Energia Efizientziaren Estrategia (EEE) aurkeztu zuen atzo, 2022tik 2028ra energia kontsumoa % 50 murrizteko

Hala, Ministerioak 510 milioi euro inguru inbertituko ditu argiztapen sistema modernizatzeko, energia eskarian aurrezteko eta erregai fosilekiko mendekotasun txikiagoa izateko. Estrategiak tuneletako eta aire zabaleko tarteetako argiztapenean jardutea aurreikusten du. Horietan, argiztapena kudeatzeko sistema adimendunak ezarriko dira, eta goi presioko sodio lurrunezko luminarien ordez, LED teknologiakoak jartzea sustatuko da. Luminariak ordezteak % 30etik % 40ra arteko aurrezkiak eraginen ditu, eta % 70era artekoak ere izaten ahalko dira, argiztapenaren kudeaketa adimenduneko sistemen hedapena gehitzen bada, sistema horiek aukera ematen baitute ibilgailuen eta erabiltzaileen presentziaren arabera erregulatzeko.

Estatuko Errepide Sarearen Energia Efizientziaren Estrategia

Gehiago irakurri