Gaur argitaratu den Eurobarometroaren inkesta bereziaren arabera, europarrak kezkatuta daude kutsadura atmosferikoak osasunean eta ingurumenean dituen ondorioengatik. Gehienek uste dute industriak, agintari publikoek eta enpresek gehiago egin behar dutela airearen kalitatea hobetzeko. Inkestatuek argi eta garbi erakutsi dute airearen kalitatea hobetzeko nazioarteko edo Europako planteamendu baten alde daudela, eta EBko airearen kalitate arauen berri duten gehienek diote arau horiek indartu egin behar direla.

Ingurumen, Ozeano eta Arrantzako komisario Virginijus Sinkevičiusek honako hau adierazi du: «Herritarrek esaten digute aire garbia arnastu nahi dutela. Hirietan bizi direnak, asma dutenak edo fabriketatik gertu bizi direnak kezkatuta daude, eta jarduteko eskatzen digute. Batzordea gidari arituko da, eta asmo handiko proposamena eginen du EBko airearen kalitate arauak indartzeko».

Gehiago irakurri