Bilera Kretan ospatu da, eta Europaren eraikuntzan eskualdeetako eta tokiko erakundeek pisu handiagoa izatea eskatzen duen ebazpena hartu du
Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusiak, Sergio Pérezek, eta Europako Proiektuen Bulegoko zuzendariak, Carmen Mierrek, ordezkatu dute Nafarroa urriaren 27an eta 28an Kretan egindako Itsas Eskualde Periferikoen Konferentzian (CRPM). Erakunde horrek lurraldearen garapen orekatuago baten alde lan egitea du helburu, eta Europar Batasuneko 24 estatuetako 160 eskualde biltzen ditu.