Hilaren 19an, asteazkena, Batzordeak hezkuntzaren eta prestakuntzaren arloko kalitatezko inbertsioetako adituen taldearen azken txostena argitaratu zuen: Investing in our future: quality investment in education and training [Gure etorkizunean inbertitzen: kalitatezko inbertsioak hezkuntzaren eta prestakuntzaren arloan; dokumentua ingelesez dago]
Txosten horrek diru publikoa EBko hezkuntzako eta prestakuntzako gastuaren sektore nagusietako lautan inbertitzeko modurik onena aztertzen du: irakasleak eta prestatzaileak, hezkuntza azpiegiturak, ikaskuntza digitala, eta ekitatea eta inklusioa.
Hezkuntza politiken nazio mailako praktika eta erreforma horiek aldizka partekatzen dira Europako Hezkuntzaren Esparruaren eremu estrategikoaren testuinguruan, EHEko lantaldeen bitartez, Europar Batasun osoan aldaketa positiboak iradokitzeko.